Select Page
  • Lehiaketako jarraitzaileek aplikazio gustukoenen aldeko botoa eman ahal izan zuten, Internet bidez.
  • Amaierako epaian, herritarren eta epaimahaiaren bozketak batu ziren.
  • BiscayApp-ek amaierako gala antolatu zuen, eta bertan banatu ziren kategoria bakoitzeko aplikazio irabazleen, lehiaketako aplikazio irabazlearen eta Bizkaiko aplikaziorik onenaren sariak.
  • BiscayApp lehiaketaren lehenengo edizioak aisialdiaren, merkataritzaren, administrazioaren eta smartcityren, produktibitatearen, eta hezkuntza eta berrikuntzaren alorreko 100 proiektu baino gehiago bildu zituen.Edizio honetan, lehiaketaren jarraitzaileek Facebook bidez eta BiscayApp ekimenerako prestatutako webgunearen bidez bozkatu ahal izan zuten. Guztira, 22.000 bisita baino gehiago jaso ziren, eta erabakigarriak izan ziren finalistak aukeratzeko.

    Finalisten Elevatorpitch-a

    Sarien irabazleak BiscayApp ekimenaren amaierako galan erabaki ziren. Ekimenean, finalistek euren proiektuen aurkezpen laburra egin zuten epaimahaiaren, bertaratutakoen eta streamingeko ikusleen aurrean.

    Bertaratutakoek eta Interneteko jarraitzaileek aplikaziorik gustukoenei botoa eman ahal izan zieten zuzenean, Twitter bidez, ekitaldirako berariaz sortutako hashtag-en bitartez, eta ekitaldian bertan jakinarazi ziren jendaurrean.

    Aurkezpenaren ondoren, epaimahaiaren amaierako erabakiaren zain, mahai-inguru interesgarria egin zen, aplikazioen sektore aktiboenetako (jokoak, erosketak, dating-a eta musika) hainbat aditurekin.

    BiscayApp-en lehen edizioko irabazleak

    Herritarren bozketak, epaimahaiaren puntuazioarekin batera, erabaki zuen kategoria bakoitzeko proiektu irabazleak eta lehiaketako irabazle orokorra nor izango ziren, baita Bizkaiko aplikaziorik onena zein zen ere.

    Hauxe da aplikazio irabazleen behin betiko zerrenda:

BiscayApp lehiaketako aplikazio irabazlea

TTS Aholab

Aisialdiaren kategoria

Surf Search Spot

Administrazioaren eta Smart City-ren kategoria

Mutualia

Produktibitatearen kategoria

Perpetuall

Hezkuntza eta Berrikuntzaren kategoria

TTS Aholab

Merkataritzaren kategoria

Warantum

Bizkaiko aplikaziorik onena

TTS Aholab

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula