Select Page
biscayapp

ZER DA BISCAYAPP?

BiscayTIK Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erronka da BiscayApp. Open data erabiliz, herritar edo erakundeentzat zerbitzuren bat eskaintzen duen web edo mugikor aplikazio proposamenak saritzea du helburu erronka honek.

Webinar BiscayApp 2020

ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DIRA?

  • Urriaren 31a baino lehen izena ematea eta oinarrietan deskribatzen den bezalako proiektu kontzeptuala aurkeztea. Irailaren 30a baino lehen izena emanda, urrian, egoera arabera, egin daitezkeen ekitaldietan parte ahal izango duzu.

  • Bizkaiko udalerriek edota Bizkaiko Foru Aldundiak eskuratu ditzaketen datuetan oinarritutako dataset bat gutxienez erabiltzea.

ZEIN SARI IRABAZI DAITEKE?

Hautagaitza irabazleek eskudiruzko sari bat jasoko dute. Era berean, posible izatekotan, proiektuari loturiko datasetak zabaltzeko konpromisoa ere.

  • Lehen saria: 6.000€
  • Bigarren saria: 3.000€
  • Hirugarren saria: 1.500€

IZENA EMAN erronkan

Inprimaki honen bidez zure eskaera bidali dezakezu. Erabiltzailea (posta elektronikoa) eta pasahitza sortu ondoren, proiektuaren datuak osatzera itzuli zaitezke.

Geroago osatu dezakezu
Geroago osatu dezakezu
Geroago osatu dezakezu
Geroago osatu dezakezu
Geroago osatu dezakezu
Geroago osatu dezakezu
Geroago osatu dezakezu
Geroago osatu dezakezu
Geroago osatu dezakezu
Geroago osatu dezakezu
Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula