Select Page
Zer saritzen da?

Erronka honek, open data erabiliz, herritar edo erakundeentzat zerbitzuren bat eskaintzen duen web edo mugikor aplikazio proposamenak saritzea du helburu.

Zer ulertzen da open data bezala?

Jabetza-lizentzia irekiko eta formatu berrerabilgarrian argitaratutako erakunde publikoetatik datozen datu guztiak. Erronka honetan open datako edozein dataset erabili badaiteke ere, gutxienez, horietako bat Bizkaiko Foru Aldundiko (https://www.opendatabizkaia.eus) edo Bizkaiko udaletakoak izango da. Dataset bat gai jakin bateko datu bilduma da.

Zer baldintza bete behar dituzte proposamenek?

Proposamen hauek proiektu batean adieraziko dira idatziz eta, gutxienez, honako alderdi hauek jasoko dira: titulua, aukeratutako zerbitzuaren deskribapena, erabiliko diren open dataren dataset-ak, bai eskuragarri daudenak eta baita desiragarriak (hurrengo galdera ikusi) ere, soluzioaren osagaien zein honen arkitektura teknologikoaren ikerketa zehaztua eta ondorengo hedapenaren plana. Proposamenak dagoeneko eskuragarri dagoen soluzio teknologiko baten bat aipatuko balu, egoera hau adierazi beharko litzateke. Proposamen bakoitzaren izen ematea webgune honetako formularioaren bitartez egingo da.

Existitzen ez den baina erabili nahi den open dataren dataset bat proposatu daiteke?

Noski. Izan ere, erronka honen helburuetako bat momentuko dataset-en eskaintza dagoen eskaerara egokitzen den edo ez jakitea da. Zure proiekturako Bizkaiko zein bere udaletako dataset bat beharko bazenu eta eskuragarri ez badago, honen sorkuntza eskatu diezagukezu. Bizkaiko Foru Aldundiko edo udaletako konpetentzietara egokitzea da baldintza bakarra. Honen inguruko zalantzarik baduzu, hauek argitzeko idatzi diezagukezu.

Nor aurkeztu daiteke?

Edozein pertsona fisikok edo juridikok, bere bizilekua edozein dela ere, proposamen bat edo gehiago aurkeztu dezake. Saria jasotzeko irabazlea Ogasuna zein Gizarte-Segurantzarekin egunean dagoela eta ez administratiboki ezta penalki zigortua dagoela egiaztatuko da. Saria jasotzen duten pertsonen betebeharrak Diru-laguntzen Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra) 14. artikuluaren arabera eskatuko dira.

Zein epetan egin daiteke izen-ematea?
  • Interesatuta dauden pertsona fisiko eta juridikoen izena emateko fasea. 2020ko irailaren 18etik 30era. Egoeraren arabera zehaztuko diren urrian ospatu daitezkeen saioen inguruko informazioa jasoko dute izena ematen dutenek.
  • Webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bitartez egin beharreko proiektuen izen-ematearen fasea. 2020ko urriaren 1etik 30era. Irailaren 18 eta 30a bitarteko inskripzio fasean izena eman ez duten parte-hartzaileek proiektua aurkeztearekin batera izena eman ahal izango dute fase honetan.
Zelan lortu daiteke erronkari buruzko informazio gehiago?

Irailaren 30ra arte egindako izen-emate guztiekin, egon daitezkeen zalantza guztiak argituko dira BiscayTIK eta Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunekin urriaren lehenengo astean egingo den aurkezpen saioan. Gertakari hau birtuala izan daiteke inguruabarren arabera. Egindako izen-emateak urriaren 31n itxiko den epe osoan zehar aldatu daitezke.

Zelan aukeratzen dira irabazleak?

Adituekin sortutako epaimahaiak egingo du hamar proiektu finalisten aukeraketa izena ematerako orduan eskainitako informazioaren arabera. Hamar proiektu hauek euren proposamenak defendatzeko aukera izango dute jardunaldi batean eta epaimahaiaren aurrean. Proiektu bakoitzerako epaimahaiakideen botoak batuko dira, antzeko balioa izango duten hainbat irizpideren arabera ( %16,6 bakoitza):
– Open dataren erabileraren originaltasuna eta berrikuntza.
– Egindako proposamenaren erabilgarritasuna, eskainitako zerbitzuaren arabera.
– Egindako proposamenaren balio soziala, Bizkaiaren aurrerapenarentzat duen potentzialaren araberakoa.
– Egindako proposamenaren bideragarritasun komertziala, kontutan izanda gizartearen zein esparruk erabiliko duen.
– Egindako proposamenaren bideragarritasun teknologikoa, egindako azterketa funtzionalaren arabera.
– Erlazionatutako administrazioetan sorrarazitako eraldaketa digitala.

Zeintzuk dira sariak?

Hiru proiektu onenek eskudiruzko saria jasoko dute. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak, ahal den heinean, ideia irabazleak eskatutako dataset-ak zabaltzeko zein euren proiektuak errealitate bihurtzeko beharrezkoak diren pausu guztiak emateko saio teknikoa ospatzeko konpromisoa hartzen du.

Noiz emango dira sariak?

Sariak aurretik proiektu finalistak aurkeztutako jardunaldian emango dira. Saria jasoko duten pertsona guztiak, ordezkari baten bitartez, saio honetara bertaratu beharko dira, aurretiko deialdiaren arabera. Gertakari hau birtuala izan liteke egoeren arabera.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula