Select Page

BiscayAppeko epaimahaiak saria eskuratuko duten app finalistak aukeratu ditu, epaimahaiaren aurreko ekitaldi birtual batean aurkeztuko direnak. 10 proiektu igaro dira finalera, guztira 25 hautagaitza aurkeztu diren lehiaketan. BiscayApp aurten Bizkaiko datu irekien erabileran zentratu den lehiaketa da, buru geldiezin eta sortzaileak saritzen dituena Bizkaian garapen partikularrak edo enpresakoak proposatzeko.

Edizio honetan jasotako hautagaitzek gai ezberdinak jorratzen dituzte, aisialdi, turismo eta denbora librekoetatik hasi, eta hoditerien matxurak hautemateko, hirigintza planeamendurako edo garapen jasangarriko helburuei balioa emateko aplikazioak barne, 2020. urteko gai nagusia ahaztu gabe: Covid-19a. Jasotako ideia guztiek Bizkaia eta bere herritarrak jartzen dituzte aplikazioaren erdigunean, Bizkaiko datu ireki guztien erabilerarako emaitza erabilgarriak erakusteko.

Abenduaren 17an, publikoari irekita egongo den amaiera ekitaldia egingo da, egungo egoera dela-eta aurten birtualki egingo den arren (joateko esteka). Bertan, proiektu finalistak epaimahaiari aurkeztuko zaizkio. Aurkezpenen ostean, epaimahaia modu pribatuan bilduko da, eztabaidatzeko, eta hurrengo egunean iragarriko dira saridunak.
 
Edizio honetako irabazleek 6.000 €, 3.000 € eta 1.500 €-ko sariak jasoko dituzte, lehenengo, bigarren eta hirugarren sarietarako, hurrenez hurren, eta horiei lotutako datasets-ak irekiak izango dira, ahal den neurrian.
 
Lehiaketaren finalistak:
– Asistente Virtual para la predicción de roturas de tuberías de agua
– Bizkai Planning
– Bizkaibili
– CityAR
– Data hub
– Neural Bikes
– Nymiz
– Smart Bikes Sharing
– Turismos sostenibles 3.0
– Wellk

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula