Select Page

Aitor Bediaga (Amorebieta-Etxano, 1981) Deustoko Unibertsitatetik Informatika Ingeniaria da, eta Mondragon Unibertsitatetik, MBA. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateak, Bilboko kanpusean eskaintzen duen Business Data Analytics Graduaren koordinatzailea da.

Zure ustez, open data-k zein aurrerapen ekarri dizkio gure gizarteari?
Open data ekimenek erakunde publikoak gardenago izatera behartu dituzte, euren jardueren datuak ekimen pribatuekin eta gizartearekin partekatzen baitituzte. Ekimen horiek sektore publikoak kontuak ematea eta herritarren ekintza eta parte-hartzea ahalbidetu dezakete. Gainera, ekimen pribatuari esker, datuen berrerabiltzaile deiturikoek erakundeek ematen ez dituzten irtenbideak garatu ditzakete, eta, zergatik ez, datu horiek erabiliz negozioak aurrera eraman.

Nola uste duzu laguntzen duela open data-k akzio publikoaren gardentasuna hazten?
Datu irekiak administrazioen gardentasuna sustatzearekin lotuta egon dira. Eta zentzu horretan ibilbide luzea gelditzen dela uste dut. Adibidez, partekatzeko datu-iturri gehiagorekin, edo datuen pikortatzea haztea edo argitaratze maiztasuna besteak beste. Baina zentzu horretan handizaleagoak izan beharko ginatekeela uste dut. Administrazio publikoek kontu emate ariketa errazteko mekanismoak erraztu beharko lituzkete. Eta horrek, administrazio desberdinek eta arlo funtzionalek euren erabakiak hartzeko erabilitako datuak eskuragarri egitea eskatzen du.

Munduko beste eskualdeekin alderatuz, nola gaude Euskadin?
Segun eta norekin alderatzen zaren. Jakitun naiz datu irekiak bultzatzeko Euskadin egindako lanaz. Ez da erraza neurtzeko administrazio desberdinetan datuak zer eta nola ireki. Zaila da baloratzen garrantzitsuagoa den datu-multzoaren bolumen handiagoa irekitzea edo, alderantziz, datuen kalitatea eta pikortatzea ziurtatzea. Gainera, ibilbide luzeko bidea dela uste dut, non, beharbada, garrantzitsuagoa den datuak aldizka ateratzeko eta argitaratzeko automatizazio-prozesuak definitzea, une jakin batean datu-bolumen handia ateratzea baino, gero denboran zehar mantendu ezin direnak.

Open data biltegian eskuragarri ikusi duzun zein dataset-ek egin dizu ilusio berezia?
Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak udal-hondakinen inguruan berriki argitaratutakoa nabarmenduko nuke. Gizartean eztabaida asko eragiten duen arlo bat da, eta gisa honetako datuek, datuetan oinarritutako iritziak izatera lagundu dezaketela deritzot. Bestetik, eskertzekoa da baita estatistika institutuen eskutik lortutako datu ekonomikoak eskuratzeko esfortzua adibidez.

Eta zein aplikazio nabarmenduko zenituzke?
Datuen berrerabilpenerako bi aplikazio nabarmenduko nituzke, horietako batek open data iturrietako datuak erabiltzen ditu zuzenean eta besteak, webgunean “scrape” egiten du, open data izan daitezkeen datu batzuk lortzeko eta bertan eskuratutako datuak erabiltzen ditu. Lehenengoa, “Bilboko Auzoetako Hiri Behatokia” da, zeinek open data iturri desberdinetatik datuak hartzen dituen, Bilboko auzoen argazki soziodemografiko bat lortzeko. Bigarrena, pertsona batek autoikaskuntza helburu batekin sortutako aplikazioa da. “Neutral bikes” du izena, eta Bilboko bizikleta publikoen erabilera datuekin, erabilera aurreikuspenak eta abar egiten ahalegintzen da.

Eta zein aplikazioren falta nabaritzen duzu oraindik?
Bere horretan aplikazio bat ez den arren, erakunde publiko desberdinek argitaratzen dituzten prentsa oharren falta nabaritzen dut, edo gutxienez, lehen mailako datuak hutsean, argitaratzen diren fitxategi bat.

Arlo honetan aditu nahiko ditugu Euskadin?
Egun, datuen alorrean formakuntza ekimenak martxan jartzen hasi direla uste dut, unibertsitate graduetatik hasi eta masterretaraino edo profesionalentzako ikastaroak. Denbora kontua da arlo honetan profesional adituak prest izatea.
Beste aldetik, urrun ikusten dut herritarrek open data erabiltzeko gaitasun analitiko nahikoak izatea. Egia esan, ez dut uste adituak izateko kontua denik, baizik eta ekintzaile edo ekimeneko pertsonen eta erakundeena, datu horietan benetako aplikazioa ikusi eta gizartearentzat balioa sortu ahal izateko.

Etorkizunak zein erronka opa dizkio open data-ri zure iritziz?
Nire ustez, erronka nagusia iturri kopurua, pikortatzea, eguneratze maiztasuna eta datuen kalitatea dira. Horrekin lotuta, eta azken hilabeteotan COVID19-arekin ikusi dudana erakundeen aldetik dagoen datuen normalizazio eza da. Bestalde, ekimen publiko eta pribatuaren ugaritzea nabarmendu nahiko nuke, datuetatik abiatuz kontuen ematea aurrera eramateagatik. Zentzu horretan, datu kazetaritza kontzeptua agertzen da, baita publikoaren gaineko kontrola ezartzeko datu publikoen erabilera intentsiboa egiten duten komunikazio ekimenal ere. Gainera, herritarren elkarteak sortu dira, botere publikoak behatu, herritar guztiei informatu eta instituzioetan gardentasun erreal eta eraginkorra lortzeko presioa egiteko helburuarekin.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula