
Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK Fundazioaren lehiaketa da BiscayApp, eta gizartean teknologia berrien erabilera bultzatzea du xede.

Ideiak dituzten guztiei dago zuzenduta: hala garatzaile eta enpresei nola aplikazioen munduarekin harreman profesionalik ez duten pertsona grinatsu eta sortzaileei. Irakurri lehiaketaren oinarriak.

Aplikazioak hasierako proiektuaren fasean, gauzatze-bidean edo funtzionamenduan egon daitezke. Ikusi kategoriak eta sariak.