
Aurretiko aldian, kategoria bakoitzak bere epaimahai propioa izango du; arlo zehatz bakoitzeko adituz osatutakoa, finalistak nortzuk izango diren erabakiko dutelarik.
Amaierako ekitaldian epaimahai aditu bakarra egongo da, bertan aurkeztutako app-en artean kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratuko dituena, hala nola BiscayApp 2017 sariaren irabazlea ere.
Sari honetarako, epaimahaiak proiektu berritzaileen finantziazioan eta diru-laguntzen kontzesioetan aditu diren aholkularien laguntza jaso dezake. Epaimahaiak hainbat irizpide izango ditu kontutan: diseinua, erabiltzailearen esperientzia eta erabilgarritasuna, funtzionalitateak, ekonomikoki eta sozialki duen bideragarritasuna, merkaturatzeko aukerak eta antzeko produktuekiko duen berritasun maila, hala nola proposamenak duen berritasun maila.
Erakundeak parte-hartzaileak lehiaketatik baztertu ditzake ondorengo kasuetan:
- Lehiaketaren oinarrietara lotzen ez direnean.
- Morala edota ordena publikoa erasotzen dutenean.
- Parte-hartzaileek lehiaketaren erabilera txarra edota datu faltsuak ematen dituztenean.