Select Page
BiscayAPP 2020

Jarraian BiscayApp erronkarako inspiratzaileak izan daitezkeen open dataren erabilaren inguruko eredu batzuk erakutsiko ditugu:

  1. Eraikin publikoetan energiaren kudeaketa inteligentearen plataforma. Leoneko Meatze-Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko irakasle eta ikasle talde batek Gaztela eta Leongo Batzarreko open data erabili zuen mugikor aplikazio baten bitartez eraikin publikoetan aurrezte gomendioak egiteko.
  2. EnvyRState: informazio aipagarriekin higiezinen merkaturako web aplikazioa. Gaztela-Mantxako Unibertsitateko ikasle talde batek Eurostat-en, INE-ren, Banku Zentralaren, Sustapen Ministerioaren, Espainiako Bankuaren, European Systemic Risk Board-en eta Banku Mundialaren datuak erabili zituen higiezinen merkatuko prezioen joerak aztertzeko. Python sript-ak, azterketa estatistikoko biltegia eta deep learning erabiltzen duen web aplikazioa da.
  3. Optimacis: lonjan jatorrizko arrainaren merkaturatze optimoa eta arrantzaren jasangarritasuna sustatzeko prezioak aurreikusteko eredua. Mario Luis Nieves garatzailea, Idealistako senior data analyst, Espainian batutako arrainaren kotizazioen balorazioak egiteko hainbat ministerio espainolen datuak gehitu zituen. Bere helburua bikoitza da: arrantzaleek denbora errealean zein espezie interesatzen zaien gehien erabaki ahal izatea eta lonjak errentagarriagoak izatea.
  4. Non jarri nire denda Bartzelonan? Bartzelonako Institut Joan Brossa-ko ikasle talde batek Bartzelona hiriko datu irekiak erabiltzen ditu hiriko kale bakoitzeko dotazio eta erakarpen komertzialeko indizea kalkulatzeko. Proiektua hirian zehar ibiltzeko aukera ematen duten patroi geometriko eta erreminta grafikoak erabilita diseinatutako infografia batean islatzen da.
  5. Avisa, Madrileko Udaleko oharrak. Cristina Palomo Garro garatzaileak, Udalak jasotzen dituen jazoeren oharrak multzokatzeko, Madril hiriko open data erabili du, parte-hartzeen planifikazioa hobetzeko, ebazpenen gradu maila zein denboran zehar sortzen diren joerak aztertzeko helburuarekin. Lana mapa eta grafiko bidimentsionalekin web orri batean islatzen da.
  6. OPE Euskadi: EAE-ko edozein lan eskaintza publikoaren inguruko informazioa eskuragarri izateko app baten garapena. Enrique Rodal Montero kazetariak Eusko Jaurlaritzaren zein beste euskal erakundeen open data erabili zuen lan publikoko iragarki guztiak multzokatzea. Erabilpena mugikor aplikazio bezala erabiltzeko dago pentsatuta.
  7. XXI.mendeko turistarentzat Bilbo eta ingurutik ihesaldia. Yolanda Cuesta Altiei ekonomistak Bilboko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako open data erabili zuen bizkaiko hiriburua bisitatzen duten turisteei informazioa eskaintzeko. Zehazki, turistentzat interesgune diren lekuetan zehar mugitzen da, wifi guneak, udal bizikleta jasotzeko puntuak, gastronomia, erosketa guneak, natura guneak eta turismo bulegoak. Mugikor edo web aplikazioan ikusi daiteke.
  8. Bisita: euskal ondare arkitektonikoan altxorra bilatzeko jolasa. Javier Gómez Pose disenatzaileak Eusko Jaurlaritzaren kultura ondaren open data, Open Argazki ere kontutan hartuta, eta Wikipedia erabili ditu jolas baten bitartez app bat sortzeko eta Euskadiko baliabide turistiko aipagarrienetan zehar ibiltzeko.
  9. Smart Files: Europako legeriari eta jurisprudentziari buruzko dokumentuen bilaketa inteligentea. Austriako abokatu talde batek, Europako jurisprudentziaren ikuspegi bakarra errazteko, hainbat estatuetatik open data legala atera zuen. Interfazak, gainera, kasu baten dokumentua sartzeko aukera ematen du, tresnak hau aztertu eta antzeko kasuak atera ditzan.
  10. Menorkako uharteko desfibriladore erdiautomatikoen mapa. Menorca Diferente turismo-gida alternatiboa egiteko, Balear Uharteetako desfibriladoreei eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuei buruzko open data erabili zen.
  11. Cool Walks Barceloneta. Bartzelonako Hiri Garapenerako Agentziak Udalarentzat open data erabili zuen, paseatzeko ibilbideekin, itzal-eremuekin eta zuhaitz, iturri eta berdeguneen kokapenekin, hirian zehar, eraikin eta zuhaitzen itzalpean, egin daitezkeen txangoen mapa bat ezartzeko, eta udako beroari aurre egiteko iturrietarako sarbidearekin. Proiektu honek lehiaketa bat irabazi zuen Japonian.
  12. Bizikleta istripuak Berlingo kaleetan. Kazetari eta bizikleta zale talde batek, Alemaniako poliziak 2011n argitaratutako pdf dokumentu batetik abiatuta, bizikleta istripu gehien dituzten guneak kontsultatzeko aplikazio bat garatu zuen.
  13. Botiken kokapena Santa Cruz Tenerifekoan. Santa Cruzeko Udalak puntu batetik gertuen dagoen farmazia irekia erraz aurkitzeko aukera ematen duen app bat garatzeko erakundearen open data erabili zuen.
  14. Transit BCN. Proiektu honek, hiriko hainbat gunetako zirkulazioaren egoera adierazteko, Bartzelonako Udalekoa den open data erabiltzen du.
  15. Cinledo. Toledoko Udalaren proiektu honek Gaztela Mantxako Batzarraren open dataren datuak erabiltzen ditu hiria bisitatzen duten turistei informazioa emateko eta, bide batez, hauen iradokizunak jasotzeko. App mugikor moduan erabil daiteke.
  16. Espainiako Covid-19 buruzko open data-ren jarraipena. Marc Coca Moreno historialariak, jarraipen automatizatua egin ahal izateko, Katalunia, Aragoi eta Euskadiko open data sistemetan argitaratutako pandemiarekin lotutako estatistikak bildu ditu.
Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula