Select Page

Javier Bikandi (Lemoa, 1976) Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari gisa, Open Data Euskadiren arduraduna da.

Open datak gure gizartera zein onura ekarri dituela uste duzu?

Alde batetik, aberastasuna sortzeko baztergarria ez den erreminta bat jarri du ekimen pribatuaren eskura. Jada ezin dira datuak baztertu enpresa arloko erabakiak hartzeko momentuan edo zenbait zerbitzuri balorea gehitzerako orduan. Datu ireki publikoak errealitate berri honen zati bat dira.

Bestetik, administrazioen arteko eta administrazio eta ekimen pribatuen arteko lankidetzak aldatzen ari da. Garai batean modu pribatuan egiten ziren datu trukeak orain -gero eta gehiago- publikoki egiten da (baldin eta datu pertsonalik edo muga legalik ez badago). Ondorioz, IKT gisako proiektu askotan datuak irekitzen dira, aurrerago beste edonork erabili ditzan. Honek, administrazio desberdinek euren datuak normalizatzera behartzen ditu.

Ezin ahaztu dugu gainera, gardentasuna sustatzen laguntzen duela, baita administrazioek euren pentsatzeko modua aldatzea ere. Langile eta kudeatzaile publikoei ulertaraziz, datuak denenak direla eta muga legalik ez badute publikoak izan behar direla.

Nola uste duzu laguntzen duela open datak egintzaile publikoen ardentasuna areagotzen?

Datu irekiak administrazio publikoaren gardentasunarekin zuzenean lotuta daude, aztertzeko ikusgai dauden datuen berrerabilpena eta kudeaketa publikoa ebaluatzeko balio dute eta. Informazioa boterea da, ez bada partekatzen eta herritarrek ez badute eskuragarri, harremana desorekatua da. Datu irekiak gakoa dira, administrazioa egiten dabilena ebaluatzea ahalbidetzen baitute.

Open Data Euskadi-ren arduradun bezala, zein izan da bizi duzun erronkarik handiena?

Erronka garrantzitsuenetako bat eta gehien asebete gaituena, jardueren koordinazioko administrazio nagusien (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta hiru hiriburuen udaletxeak) artean lanketa lerro finko bat irekitzea izan da. Guztien esfortzu eta borondateari esker, datu irekien gaian aktiboki elkarlanean ari gara, ondorioz zenbait lorpen izan ditugu, zeinei jarraitutasuna ematen segitu nahi dugun:

  • Euskadiko administrazioen datuen federazioa: Euskadiko Open Data katalogotik beste euskal administrazioen datu multzoak kontsultatu daitezke.
  • Lan-talde interadministratiboa: OGP-ren – Gobernu Irekirako Aliantza 2. konpromezuaren proiektuaren testuinguruan, jardueren koordinazioko administrazio nagusiekin lan-talde bat sortu dugu. Bertan, Euskadiko berrerabiltzaileen komunitateak eskatutako datu multzoak irekitzeko lanean ari gara, guztiak modu normalizatu batean.
  • Datu irekien lehiaketak: Euskadiko datu irekien bigarren sari edizioaz geroztik, Eusko Jaurlaritza datu irekien lehiaketa antolatzen dabil, foro-aldundien eta hiru hiriburuetako udaletxeen lankidetzarekin.

Munduko beste eskualdeekin alderatuz, nola gaude gu?

Open Data Euskadi-ri dagokionez, estatu mailan erreferentziazko ekimen bezala lerrokatu gara. 10 urte baino gehiago daramazkigu ekimen iraunkor moduan, eta datu irekien alde lanean jarraitzen dugu, katalogoan 6.000 datu talde baino gehiago ditugula.

Euskadin indargune bat dugu, euskal administrazio nagusiak elkarlanean gabiltzalako, hori ezinbestekoa da eta balio neurtezina du. Horregatik, egoera ona dela kontsideratzen dut, horrek ordea, hobetzeko alderdirik eta aurre egiteko erronkarik ez dugula ez du esan nahi.

Euskadiko Open Data-ko katalogoan sartutako zein dataset-ek eragin dizu poz handiena?

Covid-19ak Euskadin duen eboluzioaren dataset-a asko baloratzen dugu arrazoi desberdinengatik. Alde batetik, bat-bateko egoerarengatik, egoera nahasia zegoenean eta lehentasuna pertsonen osasuna zenean, egun gutxitan formatu irekian pandemiaren eboluzioaren inguruko datu irekiak argitaratu genituelako. Eta bestetik, egoerak argi utzi duelako datu irekiak argitaratzeko beharra. Ez da nahikoa PDFan txosten bat argitaratzearekin, gizarteak datuak modu irekian eskatzen ditu.

Euskadi Open Data-ko zein bi dataset aplikazio nabarmenduko zenituzke?

Ez daramagu gure datuetatik abiatuz sortu diren aplikazioen erregistro neurturik, identifikaziorik eskatzen ez dugunez, ezinezkoa zaigu. Hala ere, berri izan dugun aplikazioen artean, “Atlas de Euskadi por áreas pequeñas” nabarmenduko nuke. Webgune hau desberdintasun geografikoak osasun, ingurumen eta sozioekonomia adierazleen bidez monitorizatzeko helburuarekin sortu zen. Eta “Covid-19 Euskadin”, sarean dagoen aplikazio bat da, non modu grafiko eta bisual batean, Covid-19-ak Euskadin duen bilakaera zehaztapen guztiekin agertzen den.

Zein aplikazioren falta sentitzen duzu oraindik?

Nire ustez, berrerabiltzaileak izan beharko lukete gaur egun asebeteta ez dagoen beharra zein den eta arloren batean (salerosketa, gardentasuna, etab.) balorea eskaini dezakeen aplikazio baterako bidea antzeman behar dutenak. Bestetik, aplikazioen erregistro zehatzik ez dugunez (datuen berrerabilpenerako identifikaziorik ez eskatzeagatik) ezagutzen ez ditugun berrerabilpen desberdinak daudela uste dugu.

Arlo honetan aditu nahiko ditugu Euskadin?

Datuei lotutako profil profesionalen eskaria gorakorra da, zalantzarik gabe, eta jakitunen estimazioek gora eginen duela diote. Gaur egun profesionalen eskari hau betetzea nahiko korapilatsua da, baina Euskadiko unibertsitate eta formakuntza zentroak egokitzen ari direla uste dut. Graduen, graduondokoen, masterren eta ikastaroen eskaintza gero eta zabalagoa da arlo honetan.

Zure ustez, zein erronka ekarriko dizkio etorkizunak Open Data Euskadi-ri?

Nire ustez, datu irekien ekimeneko parte-hartzaileok aurre egin behar diogun erronka handiena datuen arteko lotura egitea da, negozio desberdinen datuak interkonektatzea lortuz. Honek, datuen baliagarritasuna nabarmen handitzen du. Aurrekoarekin lotuta, administrazioen artean datuak normalizatzeko erronka ere badugu, modu honetan, administrazio publiko desberdinen datu multzoak aurkezten ditugunean, kontzeptu eta egitura berdinarekin egin dezakegu. Honek berrerabiltzaileen lana asko erraztuko luke.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula