Select Page

Informatikan ingeniaria, Alex Rayón Deusto Ingeniaritzako Kanpoko Harremanetarako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordea da. Unibertsitate berdineko Big Data eta Business Intelligence programa exekutiboaren zuzendaria da gainera.

Zure ustez, zein aurrerapen ekarri ditu open data-k gure gizartera?
Gizartearen testuinguru desberdinak (pertsonen arteko harremanak, kontsumo ereduak, ordaintzeko moduak, etab.) digitalki eraldatuz joan ziren heinean, administrazio publikoak ere hala egin zuen. Modu honetan, gobernuaren arlo desberdinetan gertatzen denaren inguruan datu asko dituztela konturatzen hasi dira. Horrela, garraio publikoaren eskaria, sortutako igorpenak, ekonomia-jarduerako lizentzien altak eta uzteak, etab., hiri mailan ulertzea, metatzen diren datuak dira, eta interes publikokoak izan daitezke. Gobernuaren arlo desberdin horietan gertatzen dena behatzeak eta datu horien irekieratik abiatuz, erakunde sozial zein enpresek prozesatu, eta zerbitzuak eraikitzen edo ondorioak komunikatzen lagundu dezake. Beraz, niretzat, testuinguru publikoetan gertatzen dena modu inklusibo eta ireki batean aztertzeko aukera ekarri du, gizarte zibilari datuen prozesu horretan lan egiteko aukera emanez.

Nola uste duzu laguntzen duela open data-k akzio publikoaren gardentasuna hazten?
Plano teoriko batean, erantzuna asko izan beharko litzateke. Populazio aldagaiaren, baldintza sozialen, energiaren, ingurumenari buruzko datuen, eta abarren inguruko datuak irekian eskaintzea beti izanen da ona. Datua, jatorrian, publikoa da, biztanleriak berak sortutakoa eta finantzatutakoa delako. Hala ere, arazoa xehetasunetan dago: nola ireki da datu hori? Zein maiztasunekin irekitzen da datu hori? Zein pikortatze maila du datu horrek? Datuen kalitateaz aritzen garenean, bost dimentsiotako arazoetaz ari gara: datu osoak, trinkoak, aldi baterako berri, bakar eta zehatzak. Askotan datu publikoek ez dituzte ezaugarri horiek betetzen, eta gainera, erraz ustiatu ezin diren formatuetan irekitzen dira (PDF batean esaterako).

Irekita ikusi duzun zein dataset-ek egin dizu ilusio berezia?
Azken aldian, logikoki, asteak behar izan zituen arren, pandemiaren eboluzioaren inguruko datu irekiak xehetasun maila handiago batean ikustea izugarri baliagarria iruditu zitzaidan. Hedabideek gaixotasunaren eboluzioa modu egokian estali ez dutela uste dut (ez dute sail tenporalen eredurik egin, oszilazio esanguratsuei buruz ez dute hitz egin, komunikazio mailan eraginkortasun gutxiko irudikatzeak erabili dituzte, etab.). Horregatik, datu-talde gehiago irekitzen zituztela ikustean, eboluzio hau hobeto ulertzen hasi ginen herritarrok. Beste aldetik, azken urteotan garraioaren eta jardueren inguruko lizentzien datu sakonagoak gehitzen hasi izanak, hirien testuinguruan herritarraren jokabidea hobeto ulertzen lagundu digu. Honek beti laguntzen du ulertzen hirien barnean gertatzen dena. Nire iritziz, galdera honetan ahalegin gehiago egin behar da: agente sozial eta ekonomikoentzat zer izenen da interesekoa? Eta “daukaguna” soilik ez argitaratzea.

Eta garatutako zein aplikaziok?
Jaime Gómez-Obregón, hauteskunde zerrenden, kontratuen esleipen eta enpresen eraketen datu irekiak aztertzeko (gurutzatzen eta osatzen) egiten ari den lana ikaragarria iruditzen zait. Etorkizunaren erronka, horretan errotuko dela uste dut: datu publikoak gurutzatu, eta giza-ekintzak ulertzen hastean, faktoreen harremana eta nahasketa abiapuntu izanik, askotan gertatzen dena baita. Bestetik, Bilbao Now bezalako izaera kulturaleko aplikazioak, hainbeste zatiketa dituzten sektoreetan (eskaintza kulturalarena bezala) baliagarriak zaizkit. Nire ustez, zatiketa informatiboa edo “elkartzeko” elementuak dauden eskaintza publiko guztietan, onuragarria da gisa honetako aplikazioak erdiratzea.

Eta zein aplikazioren falta sentitzen duzu oraindik?
Hiri baten barruko jarduera ekonomikoaz aritzen diren aplikazio gehiago. Bertako merkataritzari dagokionean batez ere, askotan, “itsu” jokatzen du, mugikortasunaren, kontsumoaren edo hiritarren jokabide ereduen inguruko datu gehiagorik ez eskaintzeagatik.

Euskadin, arlo honetan aditu nahiko ditugula uste duzu?
Erantzuna eman aurretik “aditu” kontzeptua azaltzea baliagarria litzateke. “Publikoa” ezagutzearen ikuspuntutik asko hitz egiten da, beti beharrezkoa dena. Baina irekian dauden datu publikoetaz baliatzeko beste gaitasun batzuk behar direla uste dut: datuak hartzea (estrukturatuak eta ez-estrukturatuak), datuen ingeniaritza (datuen erabilera, eraldaketa eta integrazioa), datuen kalitatearen hobekuntza, analisi ereduen erabilera (estatistika eta adimen artifiziala) eta datuen irudikatze eraginkorra. Hau da, datuen pipeline oso bat. Pentsatzen dugun bezain beste aditu ez dagoela uste dut, katearen zati bakoitzean adituak dauden arren, osotasunean ez dago, eta horrek proiektuen garapena zailtzen du beti.

Zure ustez, etorkizunak zein erronka opa dizkio open data-ri?
Bigarren eta seigarren galderetan erantzundakoaren gehiketa: administrazio publikoaren ikuspuntutik, argitaratzen diren datuak hobetzea, eta herritarrenetik, balio berritzaileak eta datuen aurkikuntzak ateratzeko gaitasun hobeak izatea.

Eta formakuntzaren arloan zehazki?
Puntu honetan hobetu beharrekoa publikoaren balorea datuen bidez nola erakutsi eta azaltzen dugun da. Excel bat deskargatzea eta grafiko bat egitea (askotan Excel-en bertan) izango balitz erakusteko joera izan dugu, errealitatea 6. pausoan azaldu bezain konplexua den bitartean. Gainera, erakunde publiko bat, gobernu bat eta bere administrazio publikoa zer diren eta bere jokabide logika nola ulertu daitekeen hobe azaldu beharko genukeela deritzot.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula