Select Page

Industria-ingeniaria formakuntzaz, Diego Alvarez-ek 2004tik Bizkaiko Foru Diputazioan egiten du lan teknikari moduan, era bere arduren artean Open Data Bizkaia aurkitzen da.

Zure ustez, zein aurrerapen ekarri ditu Open Data-k gure gizartera?
Alde batetik, ordura arte itxita zeuden edo pertsona jakin batzuek soilik berrerabili zitzaketen datuetan oinarrituta zerbitzuak garatzeko aukera. Bestetik, ikerketekin lotutako datuen banaketa irekiak, mundu guztiko ikerketetan aurrerapenak ekarriko ditu.

Nola uste duzu laguntzen duela open data-k akzio publikoaren gardentasuna handitzen?
Pikortze maila nahikoa duten datuak bere horretan argitaratzeak, akzio publikoaren jarraipen eta ikuskatze eredua eraikitzea ahalbidetzen du.

Open Data Bizkaiaren arduradun zaren heinean, zein izan da aurre egin behar izan diozun erronkarik handiena?
Datuen arduradun ziren pertsonei kobentzitzea formatu irekian argitaratutako datuen balioaz.

Munduko beste eskualdeekin alderatuz, nola gaude gu?
Pasa den urtean, Open Data Maturity Report-en arabera, aitzindarien arten geunden, baina IKT-ekin lotutako edozer aldakorra izan ohi da.

Open Data Bizkaiako biltegian gehitutako zein dataset-ek eragin dizu poz handia?
Zerbait jartzeagatik, hidrologia datuek.

Zein aplikazioren falta nabaritzen duzu oraindik?
Ofizialki Open Data Bizkaian oinarritzen diren aplikaziorik ez dugu oraindik, baina espero dut, gutxi barru, argitaratutako azken dataset-ekin, prestatzen ari garenekin eta tokiko erakundeen gehitzearekin baten bat izatea.

Gai honetan aditu nahiko ditugu Bizkaian?
Ez, baina unibertsitateak eskaintzen ari diren datuen zientzietako gradu berriekin hau aldatuko da.

Zein erronka opa dizkio etorkizunak Open Data Bizkaiari zure ustez?
Datuekin lan egiten duten pertsonentzat eta API-ren bidez saretik datuak jasotzen dituzten aplikazioentzat iturri bezala baliagarria izanen da. Gainera, foru-publikoarentzat datu elkartrukerako barne-plataforma bezala erabilgarria izanen da.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula