Select Page

Azken astean webinar bat ospatu dugu open data-ri buruz, datu irekietan oinarrituta aplikazioak garatu edo planteatu dituzten lau adituren eskutik. Jarraian laburpen bat duzue, baita webinar-en bideo guztia ere:

  • José Luis Tomék, Agrestakoak, bere sektorean, oihanekoan, open data-k “aukera ikaragarriak” eskaintzen dituela azaldu zuen. Lurraldeko lidar eskaneatze-datuak aprobetxatzen ari dira, eta datu horiekin bistaratze geografikorako aplikazioak egiten dituzte. Oro har, R-rekin programatzen dute.
  • Enrique Rodal kazetariak azaldu zuen aplikazio bat planteatu zuela, erakunde publikoen lan-eskaintza publikotik datuak aterako zituena, oposizioak egin nahi zituztenek informazio guztia mugikorrean izan zezaten. Erabiltzaileek euren interesen araberako alertak jasoko lituzkete eta prestakuntza-akademien publizitatearekin ordainduko litzateke.
  • Marc Cocak, Kataluniako Generalitateko Departament de Salut-en datu analista moduan lan egiten duenak, aplikazio oso bat garatu du, COVID-19aren eraginari buruzko datuak ateratzeko hainbat administrazio autonomikoetatik. Dena R sistemarekin integratzen du, “informatikariengana jo gabe”, eta arazoak baino ez ditu izaten, erakunde batzuek datuen formatua aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzen dutelako.
  • Yolanda Cuesta ekonomilaria, Excel eta Power BI programetan erraztasun handiarekin konpontzen da, Bilbori buruzko datu turistiko desberdinekin webgune bat garatu du.
Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula