Select Page

Kataluniako Generalitateko Gardentasun eta Datu Irekien zuzendari moduan, ingeniari hau gobernu katalanaren datu irekien katalogoaren arduradun nagusia da.

Zure ustez, zein aurrerapen ekarri ditu open datak gure gizartera?
Datu publikoen irekierak, interkonektatutako eta berrikuntza eta datuen garapen kultura dituen gizarte baten eraikuntza bultzatu ditu. Arrakasta ekonomikoaren, zuzenbide sozialaren eta politika eta botere publikoen guztizko gardentasun handiagoaren palanka moduan. Hori guztia, hiritarren parte-hartzearen igoerarekin lagunduta, erabaki hartze publikoetan eta kontu emateetan.

Catalunya Open Data-ren arduradun bezala, zein izan da aurre egin behar izan diozun erronkarik handiena?
Administrazio Publikoaren barnean aldaketa kulturala bultzatzea eta datuetan oinarritutako lan egiteko eta erabakiak hartzeko modu berriei oinarria ematea. Azken urteetan “datu ireki” kontzeptua gobernu onaren elementu gako moduan integratu bada ere, eskala handiko aldaketa instituzionalik ez da eman oraindik, arlo publikoko sail eta instituzio gehienek datuak erabili eta partekatzen dituzten moduan. Iraupen-lasterketa da, geldoa, baina segurua, atzera bueltarik ez duena. Erronka politiko handien aurrean (jasangarritasuna, mugikortasuna, osasuna, eta abar) datuen erabilera xumea ere hobetu behar dugu eta herritarrei konfidantza transmititu. Datu pertsonalen erabileran pertsonen konfidantza ezaren hazkundea datu orokorren erabilerarentzat oztopoa den garian bizi gara, eta aurre egin behar zaio.

Munduko beste eskualdeekin alderatuz, nola gaude gu?
Bene-benetan ez gaudela gaizki posizionatuta uste dut, gainera, aurreratzen eta hobetzen ari gara. Katalunian, 2018ko abenduan, Gobernu Akordio bat onetsi genuen, zeinaren bidez datu irekien inguruko estrategia bat definitu genuen. Kudeaketa publikoaren gardentasuna bultzatzeko eta informazio publikoaren berrerabilpen sozial eta ekonomikoa sustatzeko helburuarekin, baita Datuen Gutun Internazional eta bere printzipioekiko itsaspena ere. Estrategia handizalea da, egutegi eta jarduera plan konkretu batean irudikatu duguna, helburuen artean, datu publiko guztien irekiera dago, hau da, irekitzea justifikatu eta salbuetsi beharko da (araudiak ezar ditzakeen arrazoiengatik), edo ezartzen den Generalitatearen edozein informazio-sistema berrik datuak zuzenean kargatzeko funtzionaltasuna nahitaez sartu beharko du datuen plataforma korporatiboan.

Open Data Catalunya-ren biltegian sartutako zein dataset-ek eragin dizu poz handiena?
Guztiek! Hala ere, COVID pandemiarekin lotutako dataset-ak etortzen zaizkit burura bereziki, antolaketak suposatu duen esfortzuagatik eta herritarren artean ikusten ari garen datuen berrerabilpen kasu anitzengatik. Generoen arteko desberdintasunaren borrokarekin lotutako dataset-ek ere ilusio berezia eragin didate, genero indarkariaren telefono bidezko arretaren datuek adibidez. Kataluniako datu metereologikoen dataset-a ere aipagarria da, 300 milioi erregistro baino gehiago baitira, eta ordainpeko formatutik doan eta modu irekian jarri genituen lehenengo datuak izan ziren.

Open Data Catalunya-ko zein bi dataset aplikazio nabarmenduko zenituzke?
Kataluniako koronabirusaren berragerpen-indizearen mapa. Berrerabilpen kasu hori Tv3 bidez egiten da, eta datu irekiek populazio globala komunikatzeko eta kontzientziatzeko une honetan zein gaitasun dituzten erakusten du, herritarren laguntza izatea beharrezkoa baita. Bestetik, Kataluniako udalerri bakoitzeko etxebizitza-alokairuaren batez besteko prezioaren bisoreak, etxebizitzen alokairu-prezioaren eta udal-mailan osatutako alokairu-kopuruaren bilakaera erakusten du. Bertan ikus daitekeenez, etxebizitza eskuratzea zaildu da azken urteotan alokairuko prezioen igoeraren ondorioz. Dataset hau eta bere bisorea oso erabilgarriak izango zaizkigu, etxebizitzen errentamendu-kontratuetan errentei eusteko premiazko neurriei buruzko lege berriak alokairuaren prezioan izan dezakeen eragina ikusi ahal izateko.

Zein apliakzioren hutsunea nabaritzen duzu oraindik?
Etorkizunean aplikazio bat izatea gustatuko litzaiguke, urtero egiten ditugun kontseilarien jarduera-txostenak eta -memoriak modu automatizatu eta pertsonalizatuan sortzeko. Datuak, kasu gehienetan, eskuragarri daude datu irekien atarian, baina tresna hori garatzea falta zaigu.

Arlo honetan behar beste aditu ditugu?
Asko dira, eta gero eta gehiago, datu ugarien tratamenduan eta analisian lan egiten duten esparru pribatuko profesionalak. Profil horiek erakunde publikoetan presentzia handirik ez duten arren, tradizioz datuei lotuta egon diren erakundeetatik haratago, administraziook egiturazko aldaketak ezarri beharko ditugu profil berriak sartzeko eta zeregin eta erantzukizun berriak berriz diseinatu edo sortzeko, modu transbertsalean ziurrenik, eta ez bertikalean. Hori izango da epe labur eta ertainerako gure helburuetako bat.

Zure ustez, zein erronka opa dizkio etorkizunak Open Data Catalunya-ri?
Aurre egin behar diogun erronkarik handiena erakundeak ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea da, ebidentzian oinarrituta ebaluatzea, datuen azterketa sakonetik sor daitezkeen ebidentziak, konbinazio, erlazio, konparazio eta datu-tratamenduko baliabide guztiekin; horri esker, ahalik eta eraginkortasun eta efizientzia handiena lortuko dugu zerbitzu publikoak ematean. Horretarako, ezinbestekoa da administrazio publikoek, datuen gobernantza ereduak definitzen dituzten plan estrategikoak ezartzea, Generalitat-aren kasuan, jada badugu eta ezartzen gabiltza. Adibidez, gaur egun gauzatzen ari garen proiektuetako bat da gure erakundean dauden datuen inbentario bat egitea, gobernantza-eredu hori inplementatu ahal izateko, eta formatu irekian argitara daitezkeen zein datu ditugun zehazten laguntzeko. Gainera, aurreko galderan esan bezala, beharrezkoa izango da egiturazko aldaketak ezartzea eta administrazioan profil digital berriak sartzea. Azkenik, pribatutasun- eta segurtasun-protokoloak definitzen lan egin beharko dugu, herritarrek datuak interes orokorretarako modu seguruan partekatu ahal izan ditzaten, baita horiek behar bezala erabiliko direla bermatzen duten printzipio etikoak txertatzen ere. Baina jakin behar dugu horrek guztiak teknologian, azpiegituretan, langileetan eta berrikuntzan inbertsio publiko handia egitea eskatuko duela, datuen bilketa, sarbidea eta ustiapena hobetzeko.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula