Select Page

Guzmán Garmendia, informazioaren zientzietan lizentziatua, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko zuzendari nagusia da. Postu horretatik, Open Data Nafarroa-ren arduradun teknikoa da.

Zure ustez, zein aurrerapen ekarri ditu open data-k gure gizartera?
Esan dezakegu, Nafarroan Open Data Gobernuan dagoenaren hamargarren urteurrena ospatzen ari garela. Garai haietan aurrerapen garrantzitsua izan zen, lehenengotarikoak izan ginelarik. Hala ere, egoera nahiko kaskarra zen. Sareko aplikazioen lehiaketa bat jarri genuen martxan adibidez, eta ia denek guardiako farmazien inguruko proiektuak aurkeztu zituzten, ez zegoen aukeratzerik, ez zegoen dataset-ik. Hala eta guztiz ere, hasiera hura izan zen Nafarroako Gobernu Irekiaren hazia, aitzindaria, eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 2012ko Legearen testuan jaso zuena, Espainian irteten lehena. Geroztik, aipatutako legea ordezkatzen duen beste batekin, informazioa kopuru eta kalitatean hazi da, erabilera sustatu eta normalizatu da, eta azken batean, aurrerapenak ikaragarriak izan dira.

Nola uste duzu laguntzen duela Open Data-k akzio publikoaren gardentasuna areagotzen?
Open Data beste tresna bat da, oso garrantzitsua, eta gero eta gehiago datuen ingeniaritzarekiko garapenarekin. Datuak egituratuta eta formatu unibertsaletan izatea, alderatzea ahalbidetzen duen betebehar bat da, eta gobernu batentzat nahitaezko eta oinarrizko pausoa da, baita beste exekutiboetan arreta ipini eta nola egiten ari diren eta zertan hobetu dezakegun alderatzeko. Hala ere, gaur egun zeruertza Open Data-tik haratago izan behar dugula deritzot.

Open Data Nafarroa-ko arduradun bezala, zein izan da aurre egin behar izan diozun
erronkarik handiena?

Egun, Open Data-ren ardura politikoa ez zaio Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari egokitzen, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako zuzendari nagusiari baizik, bilakaera teknologikoa hemendik zuzentzen dugun arren. Erronka handiena,
Open Data estrategia Datu Ingeniaritzan bilakatzea da, eman behar den pausoa da, algoritmoak atera eta Adimen Artifizial eta Datuen etorkizunean lanean hasi.

Munduko beste eskualdeekin alderatuz, nola gaude gu?
Espainiako beste zonaldeekin alderatuz, ongi gaude, baina mundu guztiarekin alderatuz gero, hobetu beharko genuke. Hala ere, esan beharra dago, munduko eskualde asko Nafarroan egiten ari ginena hartu zutela erreferentzia moduan hasieran, eta Espainian, Gobernu Irekiko ia lege guztiek Nafarroako arrastoa dutela. Gaur egun, Datuen Ingeniaritzaren eboluzioaren erronka dugu, baita Ogasuneko, Osasuneko, Hezkuntzako eta existitzen diren, baina erakusten ez diren datu guztiekin ere, guztiak erakusteko joera izan behar dugu, segurtasunarekin, enkriptatuta eta anonimoak kasu askotan, baina orokorrean lan egiteko ekarpena egin dezatela eta guztien
ongizatearen alde.

Open Data Nafarroa-ko biltegian gehitutako zein dataset-ek eragin dizu poz handiena?
Ezingo nintzateke bakar batekin gelditu, baina ingurumenarekin lotura duen oro modu esponentzialean ustiatu dezakegun aurrerapena da. Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan lan egiteak, datu biltegi garrantzitsua dakar berarekin, eta Nafarroan, martxan jartzeko eta miatzeko aberastasun potentziala duten dataset ugari ditugu.

Open data erabiltzen duten zein bi aplikazio nabarmenduko zenituzke?
Lehenik eta behin, bere garaian, 2011ko lehiaketa irabazi zuena nabarmenduko dut, bere momentuan izan zuen merituagatik, farmazien ingurukoa eta Geoactio-k egin zuena, eta bigarren, Nafarroako Gobernuaren egikaritze datuak erakusten dituena.

Eta zein aplikazioren hutsunea nabaritzen duzu oraindik?
Mugikortasunarekin lotura duten asko faltan botatzen ditut, trafikoaren irudiak denbora errealean dituena, taxien egoera, autobusena, hegazkinena, eta abar, baina horretarako erakunde desberdinen dataset-ak nahasi behar dira, eta ez da erraza.

Materian aditu nahiko ditugu?
Ez, gutxi daude eta oso hartuak, honetan aritzen diren ia enpresarik ez dago gainera. Guk Nafarroan, DesideDatum enpresa katalanarekin lan egiten dugu, merkatuan aurkitzeko arraroak diren adituak eta profil aitzindariak biltzen ditu.

Zure ustez, etorkizunak zein erronka opa dizkio Open Data Nafarroa-ri?
Lehen esan dudan moduan, Datuen Ingeniaritzara eta Adimen Artifizialera jauzi egitea da erronka. Bide luzea egin dugu jada, lortuko dugu.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula