Select Page

Herritarren Arretako eta Partaidetzako zinegotzi eta BilbaoTIK-en zuzendari bezala, Oihane Aguirregoitia Open Data Bilbao-ren arduradun nagusia da.

Zure ustez, zein aurrerapen ekarri ditu open data-k gure gizartera?
Open Data Bilboko Udaleko Gobernu Irekiaren estrategiaren zutabe nagusietako bat da, beste hiru zutabe nagusiekin batera: parte-hartzea, gardentasuna eta kontuak ematea. Guzti horien garapen interkonektatuak Gobernu Onaren sendotzea ekarriko du.

Bilboko Udalak hiriko eragile guztiekiko gardentasunean, parte-hartzean eta konfiantzan, hurbiltasunean, konpromisoan eta lankidetzan oinarritutako harremana sendotu eta horren aldeko apustua egin nahi du. Horretarako, funtsezkoa da kudeatzen dituen datu publikoak gizartearen eskura jartzea, berrerabiltzeko errazak diren formatuetan, hiri gisa ditugun erronka handiei erantzuteko eta hiri-irtenbideak bilatzeko orduan balio erantsia sor dezaten.

Nola uste duzu laguntzen duela open data-k akzio publikoaren gardentasunaren hazkundean?
Edozein herritar, entitate edo enpresak eskuratu, deskargatu, aztertu, berrerabili eta berrantolatu ditzake datuok, dohainik eta murrizketarik gabe, aplikazioak edo zerbitzuak garatzeko, dokumentuak egiteko edo eraginkortasun administratiboa hobetzeko.

Bilboko Udaleko Open Data zerbitzuak ez du soilik Bilboko buruzagitza udal-kudeaketan indartu eta udal-politika gardentasunetik indartzen lagundu behar, baizik eta:

  • Berrerabilpenerako datu baliagarriak eskaini.
  • Berrerabilpen ekosistema baten sorrera bultzatu.
  • Arlo honetan dauden ekimen eta joera internazionalekin koordinatu eta modu estrategiko batean Bilboren oinarriak finkatu -Smart City moduan-.

Open Data Bilbao-ren arduradun moduan, zein izan da aurre egin behar izan diozun erronkarik handiena?
Beharbada, izan dugun eta momentu honetan izaten ari garen erronkarik handiena aldaketa kulturalarekin dago lotuta, datuen irekierarako batetik, eta dataset-en aukeraketa finalarekin bestetik, helburua argitaratzeagatik argitaratzea edo biltegia zabaltzea izan ez dadin, baizik eta balore erantsi bat eskaintzea. Zentzu honetan, ezinbestekoa da bai tokiko eremuarekin, baita hiriko produkzio-ekosistemarekin eta berritzailearekin harreman zuzena izatea.

Beste hiriekin alderatuz, nola gaude gu?
Arlo honetan, beste hainbestetan bezala, zaila da alderaketak hotzean egitea, hiri desberdinetako datu irekien politiketan oinarritzen diren estrategia edo irizpideak kontuan izan gabe. Kasu honetan, Open Goverment Euskadi nazioarteko proiektuan parte hartzea, beste erakunde euskaldun eta zehazki, “Open Data Euskadi eta Linked Open Data” taldearekin batera, herrialde bezala, lurralde bezala eta hiri bezala leku pribilegiatu batean kokatzen gaituela ulertzen dugu, Bilbon, Bizkaian eta Euskadin, datu irekien estrategia kolaboratibo eta desberdin bat garatzeko.

Open Data Bilbao-ko biltegian gehitutako zein dataset-ek eragin dizu poz handiena?
Ilusioa baino gehiago, uste dut uneko erronken ondorioz, mugikortasunarekin eta ingurumenarekin zerikusia dutenek garrantzi berezia hartzen dutela. Gainera, OGP Euskadi ekimeneko “Open data euskadi & linked open data” 2. konpromisoaren lantalde teknikoaren
barruan egindako diagnostikotik sortu ziren 5 esparruetan sartzen diren dataset-ei erreparatzen ari gara eta zehazki, honako eremu hauekin zerikusia duten dataset-ak lantzen gabiltza:

– Mugikortasun jasangarria.
– Ekitaldien agendak.
– Ingurumen-kalitatea.
– Kirola eta bizitza osasuntsua.
– Kontu-emateak.

Open Data Bilbao-ko zien bi aplikazio nabarmenduko zenituzke?
Ilusio bereziarekin gogoratzen dut Urdaneta eskolako ikasle batzuk Bilboko zarataren mapako kutsadura akustikoaren datuetan oinarrituta egin ziguten aurkezpena, “First Lego League”-rako egin zuten maketa baten laguntzaz. Arazoak konpontzeko asmoz, gure webgunea arakatzen, datuak eta aplikazioak bilatzen, gazteak egotea bide onetik goazela erakusten duen adibide argia da.

Zein aplikazioren hutsunea nabaritzen duzu oraindik?
Ufff, hainbeste… uste dut aukerak mugagabeak direla eta benetan ekosistema indartu behar dugula. Bide batez, eredua indartzen lagundu nahi duten guztiak animatzen ditut euren proposamenak bidaltzera, esteka honen bidez: https://www.bilbao.eus/opendata/eu/colabora

Materian aditu nahiko ditugu Euskadin?
Ez dakit nahiko edo ez, baina uste dut arlo honetan, beste askotan bezala, gero eta aditu gehiagok egin ekarpenak hobe, arlo mugikorragoa, eraldatzailea eta balore gehigarria eskaintzen duen arlo bereizgarria lortzeko.

Zure ustez, zein erronka opa dizkio etorkizunak Open Data Bilbao-ri?
Bilbok, bere Smart City estategiaren baitan, “Datuentzako Europako Estrategia” du erreferente, eta gaur egun “Data Manifiesto” batean ari gara lanean, zeinak datuen kudeaketa eta analisiaren tokiko politika finkatuko duen, erabaki hartzeak hiru perspektibetatik hobetzeko:

– Barrukoa: edozein udal-sistematan sortzen diren datuak estrategikoak dira eta datu-base amankomun bat elikatuko dute, zeinak udal-erabakiak hartzea hobetuko duten.
– Kanpokoa: udal-sistemetan sortzen diren datu batzuk interes orokorrekoak dira, eta beraz, modu irekian argitaratu eta berrerabili daitezke.
– Kolaboratiboa: aurreko bi ikuspuntuetako aurrerapenak, IKT talentua eta enpresa teknologikoak erakarriko dituen ekosistema teknologikoaren oinarria eraikitzen lagunduko digu, besteak beste. Baita Bilbo goi mailako teknologiaren mapan kokatzen
ere.

Zentzu honetan, Geobilbao eta Bilbao Open Data enpresen etorkizuneko garapena gure hiriko ekosistema berritzailea indartu nahi duten hiriko eragile estrategikoekin elkarlanean garatu beharko da, garapen ekonomikoa eta hiri-irtenbide adimendunak bultzatze aldera.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula