Select Page

2011n Geograma sortu zuen Alejandro Guineak beste pertsona batzuekin batera, datu geografikoekin erlazionatutako askotariko proiektuak gauzatzeko. “Infraestructura de Datos Espaciales de España” lantaldeko kideetako bat. Mota honetako open datari buruz elkarrizketatu dugu.

Geograma-n egiten duzuen lanerako datuak nola erabiltzen dituzuen labur azaldu.
Datuak dira Geogramaren izateko arrazioa, berariazko kokapen datuak zehazki, hau da, lurraldean, mapa batean, kokatu daitekeen edozer. Datuak desberdin maneiatzen ditugu euren fasearen arabera. Lehenik, datuak atzemanez, dauden datu-baseetatik edo datuak landan hartuz, gero eraldatu eta integratu egiten ditugu bezeroen beharretara egokitzeko, eta, azkenik, ustiatu eta bistaratu egiten ditugu, azken helbururako balio izateko, erabakiak hartzen laguntzeko.

Open dataz baliatzen zarete?
Guztiz, geografiari buruzko informazioa, tradizionalki administrazio publikoak, eta open data atariek, edo atari horien aldaera batek, zeina datu geografikoetan berezitua den, IDE bezalakoak, garatzen duten datu mota bat da, ezinbesteko datu-iturriak dira gaur egungo edozein proiektutan.

Datu geografikoek berariazkotasunik dute?
Datu geografikoak beste datu mota bat dira, zenbaki-motakoak bezala, data, testua, irudia edo bideoa. Datu geografikoen kasuan, euren atzean dagoena koordenadak besterik ez dira. Puntu, lerro, poligono, multzo edo 3D elementuak lurbirako leku bakarrean kokatzea ahalbidetzen duten latitude eta longitudeak. Benetan berezi eta baliotsu egiten dituenak euren arteko harremana da. Zenbaki segida batekin handiena, txikiena, gehiketa, media eta abar kontzeptuak erabiltzen ditugun moduan, datu geografikoekin hurbil, urrun, ukitu, gainean, huts, txiki edo handi kontzeptuak erabiltzen ditugu. Horregatik, askotan kokatu gabeko datu bat datu erdi bat dela esan ohi da.

Daturen bat faltan botatzen duzue?
Daturen bat faltan botatzea baino gehiago, beti dago hobetzeko tartea, orain datuen baliozkotasuna, erabilgarritasuna edo esanahia planteatzea da kontua. Orain arte, open data atarietan datuak argitaratzen saiatu dira, erabiltzailearen ondoan jarri gabe. Adibidez, ohikoa da taulak dituzten PDF dokumentuak ikustea, horiekin oso zaila da lan egitea eta balio erantsia ateratzea. Gaur egun gainera, informazio hori zatituegia da, eta erakunde bakoitzak modu desberdinean argitaratzen du, eta hori beste oztopo bat da horiek erabiltzeko. Zoritxarrez, gaur egungo egoeran ikusten ari gara, erakunde bakoitzak bere erara egiten baitu, eta integrazio ezak zaildu egiten du datuak benetan erabiltzea.

Zein datu proiektuaz zaudete bereziki harro Geograma-n?
Zaila da aukeratzea, izan ere, guztiek dute ingurunea hobetzeko osagaia, eta horrek garrantzi berezia ematen die guretzat eta harro gaudenarentzat. Batzuk aukeratzeagatik, Eusko Jaurlaritzaren proiektua, trafikoaren monitorizazio aurreratuaren bidez pertsonen bidaietan denbora aurrezten laguntzen duena; Europako mapa xeheak sortzea, Europako Batzordeko larrialdi-zerbitzuek edo lurzoruaren erabileraren monitorizazio-zerbitzuek erabil ditzaten; edo datu espazialen azpiegiturak sortzen laguntzea, erakundeek eta enpresek eraldaketa digitaleranzko jauzia eman dezaten, lokalizazioari esker datu guztiak batera elkarlanean jartzen ahal baitira.

Zein formakuntza gomendatzen diozu datuekin lan egin nahi duen pertsona bati?
Asko gustatzen zaidan esaldi bat badago, Cliffor Stoll-en dela uste dut, fisikari, astronomo, ordenagailuetan eta idatzietan aditua, eta honako hau dio: “Datuak ez dira informazioa, informazioa ez da ezagutza, ezagutza ez da ulermena, ulermena ez da jakinduria”. Datuekin lan egin nahi duenari gomendatuko nioke inoiz ez ahazteko zergatik ari den datuekin lanean, eta zerbait lortzeko bidea direla, ez helburua.

Euskadin aditu nahiko ditugu?
Datuetatik informazioa lortzeko, profil asko eta desberdinak behar dira. Analistak, datuen zientzialariak, datu-ingeniariak, CIO-ak, batzuk besterik ez dira. Uneoro zerbait berria sortzen denez, aditu gabezia garrantzitsua badago, baina aldi berean, aprobetxatzen jakiten bada aukera ikaragarria da.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula