Select Page

Kiko Llaneras (Alacant, 1981) ingeniaritzan doktorea da, baina El País egunkarian egiten du lan. Bere zeregina datuekin hertsiki lotuta dago, hortaz, ongi ezagutzen ditu open dataren aukerak.

Zure ustez, zein aurrerapen ekarri ditu open datak gure gizartera?
Jendearen informazioa hobetu du. Bistako da, baina egia eta nabarmena. Alde batetik, ikertzaile, zale, enpresa eta instituzio komunitate bat badago euren datuak partekatu eta besteenak ustiatzen dituztenak. Esango nukeena baino geldoago hazten den mugimendu bat da -datuak partekatzea garestia da- baina geldiezina.

Bestalde, administrazioak daude. Gero eta informazio publiko gehiago dute eta herritarrei eskaintzen diete. Hori bere horretan oso garrantzitsua da. Gainera, gardentasun horrek pizgarri egokiak sortzen ditu: norberak arrazoi gehiago ditu gauzak ongi egiteko jendea begiratzen badago.

Gainera, esaten ari nintzen bezala, hau hasiera besterik ez da. Administrazioek eskaintzen duten informazioa biderkatuko da. Bertute gehiagoko datuak ikusiko ditugu: kutsadurari buruzko datuak, osasunari buruzkoak, gastuei buruzkoak, politika publikoen ebaluazioak eta abar.

Datuetan espezializatutako kazetari bezala, zein izan da aurre egin behar izan diozun erronkarik handiena?
Beharbada, pandemia estaltzea. Lan atsegingarria da, irakurle askok eskertzen dutelako. Datuak ezagutu nahi zituzten, informazio antolatua jaso, gakoak, hipotesiak eta ezagutzen ari ginen zientzia, baina hori guztia hartu eta euren ondorio propioak ateratzea. Lan zorrotza da, baina eskertua.

Nola gaude datuen kazetaritza arloan munduko beste herrialdeekin alderatuz?
Ongi gaudela uste dut. Datuen kazetaritza garestia da, denbora eta esperientzia anitza eskatzen dituelako: nola idatzi, nola irudikatu eta noski, zenbakiak nola erabili. Horregatik abantaila da herrialde handi batean bizitzea, txikia ez den publiko potentzial batekin. Jakina, arrazoi horrengatik, hedabide anglosaxoiek lehiatzea zaila den beste liga batean jolasten dute. Euren baliabide eta talentuagatik.

Materian aditu nahiko ditugu?
Kazetaritzarako bai. Adituak baino, baliabideak falta dira. Prentsa ez da bere egun arrakastatsuenak pasatzen ari, eta eraldatzea -ez dituzun gauza berriak gehitzea eta beste sektoreek hobeto ordaintzen ahal dituztenak- zaila da.

Datuen zientzietako profilak orokorrean urriak direla iruditzen zait. Bi kasu bereziki. Alde batetik, arretarekin informazio kuantitatiboa aztertzeko gai den jendea, inferentziaren iruzurrak ezagutzen dituena. Gradu akademiko bat eginez lortzen da gisa horretako jakintza. Urria den beste profila “front-end” garatzaileena da, programatutako irudikatzeak eta webgunerakoak egiten adituak. Urria da erraza ez delako eta eskaria handia delako.

Datuen kazetaritzako zein lan nabarmentzen duzu bereziki?
Mordoa aipatzen ahal ditut. Hedabide iparramerikarrek egiten duten ia dena gustatzen zait: ABCNews-en FiveThirtyEight eta New York Times-en datuen saila, The Upshot. Gainera, bigarren komunikabide honetatik gustuko dut nola bateratu duten datuen jendea iritzi atalean.

Eta zein lan eta daturen hutsunea nabaritzen duzu oraindik?
Faltan botatzen ditudan datuak hamaika bururatzen zaizkit. Saihestezina den bezala. Baina badago gabezia bat garrantzitsua iruditzen zaidana: estatu mailan koronabirusaren inguruko informazioa eskasa eta urriegia da.

Zure ustez, zein erronka opa dizkio etorkizunak open data-ri?
Nire ustez, gero eta datu ireki gehiago egongo dira. Modu sinpleago batean, eskuragarriagoak eta sakonagoak. Eta enpresa eta administrazioen bidez erregistratuta gelditzen den guri buruzko informazio honentzat erabilera egokiak topatuko ditugula. Baina badago erronka nagusi bat: mugak.

Enpresek zenbat informazio izatea nahi dugun erabaki behar dugu. Nahi dugun lekuan mugak jarri. Baina gobernu eta administrazioekin ere oreka ezarri behar da. Eurek ere mugak izan behar dituzte jasotako informazioari eta horren erabilerari dagokionez. Mutur babesle batean erori gabe: badago informazio publikoa -zergei buruz, ohiturei buruz, mugikortasunari buruz eta beste hamaika gai- gobernuek erabili dezakeena jendeari bizitza hobea egiteko. Behar duguna arriskuak eta onurak orekatzea da.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula