Select Page

Estrategia Digital eta Korporatiboaren Kabineteko Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendari Nagusi bezala, Leyre Vitorica Open Data Bizkaia-ren arduraduna da.

Zure ustez, zein aurrerapen ekarri ditu open data-k gure gizartera?
Erakunde pribatuak bezala, Administrazio Publikoak guztiok murgilduta gauden eta digitalizazio prozesua elikatzen duten datuen iturri ezeztaezinak dira. Hortaz, Administrazioak dituen datuen irekieraren balore nagusia, berrerabiltzaileek, enpresa, erakunde edo hauek berrerabiltzeko gaitasuna duten pertsonek, datuok aplikazioak, produktuak edo zerbitzuak hobetu edo garatzeko erabili ditzaten da. Datu ireki hauen berrerabilpenak balore soziala eta ekonomikoa sortzea ahalbidetzen du.

Baina gizartearen eskura dauden zerbitzuei balioa emateaz gain, Administrazioaren barne-kudeaketa eredua eraldatzeko ahalmen handia dute. Izan ere, datuak atera eta irekitzeko, prozesuak eta informazio publikoa antolatu behar izaten dira askotan.

Gainera, open data-k, ekintza publikoaren gardentasuna indartzen du. Administrazio Publikoaren esku dauden datuak, datu pertsonalen babesa bermatzeko legez mugatutako datuak izan ezik, gizartearenak dira, aplikazioak sortzeko, azterlanak egiteko edo zerbitzu publikoak edo pribatuak hobetzeko erabilpen, ezagutza edo berrerabilpen soilerako.

Zure ustez, nola laguntzen du open data-k akzio publikoaren gardentasuna sustatzen?
Esan dudan moduan, datu publikoak herritarrenak dira eta Bizkaiko berrerabiltzaileen ekosistemarenak. Modu honetan, datu publikoen irekiera gardentasunaren iraunkortasunerako erreminta gakoa da. Datuak irekitzeko prestatzen hasten direnetik, barne-prozesuak prest egon behar du datua ahalik eta hoberen ateratzeko, lan horretan, barne-prozesuaren gardentasunean eragiteko hobekuntza-eremuak identifikatu behar dira. Gainera, zerbitzuen eraketatik haratago, herritarren eskura datuak brutoan jartzeak, euren geroko ikerketak eta beste baloreekin alderaketak errazten ditu, kudeaketa publikoaren ebaluazioaren erreminta garrantzitsua izanik.

Open Data Bizkaia-ren arduradun bezala, zein izan da aurre egin behar izan diozun erronkarik handiena?
Open Data Bizkaia webgunea kaleratu zenetik, datu jasangarrien eta kalitatezkoen katalogo bat irekitzea izan da gure lehen erronka. Hau da, datuak zehatzak direla, eguneratuta daudela, formatu berrerabilgarriak askotarikoak direla eta, jakina, eguneratuta daudela eta denboran iraun dezaketela bermatzeko. Hori da beste atari batzuen aldean bereizten duen ezaugarria, kantitatea lehenetsi beharrean.

Bestalde, pertsonak prestatzea eta kontzientziatzea datu publikoak argitaratzeak duen balioaz, eta datu horiek irekitzeko behar den zeharkako prozesua gauzatzea nabarmendu beharreko beste erronka bat da. Oraindik sendotzen ari garen prozesu bat da, baina, emaitza onak lortu ditugu. Horrela, open data-n sartu ditugu Aldundiko sail desberdinak, Bizkaiko Foru Sektore Publikoko erakundeak, eta, gaur egun, gure Lurralde Historikoko udalak ere pixkanaka tartean sartzen ari gara.

Zehazki, udalen kasuan, herritarrekin zuzenean lotutako eta potentzial handiko datuen jabe izanik, Biscaytik Fundazioarekin lankidetzan, udalen datuak irekitzeko lanean ari gara, zeinak euren webgune propioetan eta Open Data Bizkaian ikusten ahalko diren.

Munduko beste eskualdeekin alderatuz, nola gaude gu?
Konparaketak egitea zaila da, baina Open Data Bizkaia-ren bizi laburra alde batera utziz eta oraindik aurkezten dituen erronkak zein diren kontutan hartuta, erreferentzia diren beste webgune batzuen mailako webgunea dugu. Gainera, datu irekien estrategia berrian, Gardentasunaren eta Datu Irekien 2020-2022 Foru Planean bilduta, bide bat diseinatu dugu, zeinaren bidez erreferentziazko atari gisa lerrokatzen jarraituko dugun, uneoro Bizkaiko lurralderako balio sortzea maximizatzeko.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak, gainerako aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru hiriburuetako udalekin batera, Gobernu Irekirako nazioarteko aliantzan parte hartzen du; modu horretan, aliantzaren parte den heinean, Bizkaiak erreferentziazko lurralde bezala kokatzen gaituzten konpromisoetan parte hartzeko aukera du, “Open Data eta Linked Open Data” tankerako lankidetza-ekimenen bidez. Bertan, herritarrek beraiek aukeratutako datu-multzoak irekitzeko prestatzen ari gara, hala nola agenda kulturala, Aldundiaren agendaren kasuan berriki argitaratu duguna ekimen honen emaitza gisa.

Open Data Bizkaia biltegian sartutako zein dataset-ek eragin dizu poz handiena?
Dataset konkretu batek baino, biltegiak berak poz handia eragin dit. Datu multzo bakoitzaren irekierak teknikari eta negozio talde bat du atzean, datuak ireki orduko egokiak izan datezen lan eginez, beharrezkoak diren probak eginez eta horien argitalpenean.

Horrela, gaur egun Open Data Bizkaian 580 dataset baino gehiago ditugu, erakunde eta alor desberdinetakoak, hala nola aurrekontuak, kontratu txikiak, hitzarmenak, hirigintza-plangintza, bizikletentzako bideak edo udalen datuak, hidrologia bezalakoak edo hauteskunde-emaitzak.

Gainera, momentu honetan biltegia handitzeko lanetan gabiltza, lan hori indartuko dugu abenduan Open Data Bizkaia datu irekien atarian datuak irekitzea arautzen duen Foru Dekretua onartzen denean.

Open Data Bizkaiako zein bi dataset nabarmenduko zenituzke?
Oraingoz ezagutzen dugunera arte, hondakinen datu irekietan oinarritutako bistaratzeak nabarmenduko nituzke, hala nola Bizkaiko udalerrietako hiri-hondakinen edukiontzi-bilketa edo Aldundiaren aurrekontuen bistaratzea.

Gure webgunean dugun puntu “itsu” bat da, ez baitakigu benetan zein erabilera ematen zaien gure datuei Aldundiaren aplikazioetatik harago.

Hori kontutan izanda, gaur egun lantzen ari garen eremuetako bat eragile berrerabiltzaileekin lankidetzan aritzea da, aplikatzeko potentziala duten datasetak identifikatzeko.

Era berean, gaur egungo lehiaketen bidez (BiscayAPP) sektorea dinamizatzeak, datuak erabiltzea eta ideia berriak sortzea sustatzen duela uste dugu, eta, gainera, sektoreari prestakuntza emateko aukera ematen dio. Oso pozik gaude, bai Biscaytik Fundazioa, bai Aldundia, edizio honetan lortutako parte-hartzeagatik.

Zein aplikazioren hutsunea nabaritzen duzu oraindik?
Berrerabiltzaileekin elkarlanean ari garen alorretako bat aurreratzearren, garraio-datuen irekierak indar handia duela uste dugu. Eremu horretan datu asko daude, eta horrek datu horiek ateratzea zailtzen du, baina uste dugu esku hartzen duten arloek eskaintzen dituzten baliabideek balio-itzulera eztabaidaezina izango dutela gure lurraldearen jasangarritasunaren funtsezko eremu gisa.

Gainera, barne-eremuan, datu irekien analitikaren bidez kontzeptu-probak garatzeko alorrean aurrerapausoak ematen ari gara. Proba horietan, zerbitzuak hobetzea edo berriz diseinatzea eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzea ahalbidetuko duten iragarpen-ereduak lortuko ditugu.

Alorrean aditu nahiko ditugu Bizkaian?
Digitalizazioaren oinarri den heinean, berrerabiltzaileen sektorea gorabidean dago, baita analitika aurreratuan prestakuntza ona duten profilak ere. Hala ere, digitalizazioa sektore pribatuan aurrerapausoa dela esan dezakegu, beharrezkoa delarik datu publikoen berrerabiltzearen existentzia eta balioa ezagutaraztea eta datu irekien esparruan talentua sortzea.

Zalantzarik gabe, etorkizuneko belaunaldien aldeko apustua egiteagatik gertatzen da hau eta, horretaz jabetuta, Euskadiko eta, zehazki, Bizkaiko mundu akademikoak bilakaera izan du, datuen analitikan gradu eta master berriak txertatuz. Ildo horretan, Aldundian gure ekarpena egiten ari gara arlo horretako ezagutza garatzeko, Bizkaiko unibertsitateekin eta ezagutza-eragileekin lantzen ari garen lankidetzaren bidez, etorkizuneko datuen berrerabiltzaileen erakunde “sortzaile” gisa.

Zure ustez, zein erronka opa dizkio etorkizunak Open Data Bizkaia-ri?
Aurreratu dudan moduan, 2020an Gardentasunaren eta Datu Irekien 2020-2022 Foru Plana argitaratu dugu, Bizkaia Gardena webgunean topatu dezakezuena. Datu irekien estrategia da datozen urteetako planaren gakoa. Zehazki, sei ardatzetatik hiru datu irekien ahalmen guztiei etekina ateratzera bideratuta daude, baina epe labur-ertainean aurre egingo diegun erronka konkretu batzuk aipatzearren, hauek nabarmenduko nituzke:

  • Eskuragarri dauden datuen biltegia handitzea eta zerbitzu eta funtzionaltasun berriak gehitzea webgunera.
  • Datuen irekiera arautzea eta open dataren inguruko kontzientziazioa eta ezagutza sustatzen duen barneko eta kanpoko prestakuntza ematea.
  • Ekosistema publiko-pribatu eta publiko-publiko kolaboratzaile eta berritzaile bat sortzea datuak irekitzearen inguruan, lankidetzaren bidez eta open data-rekin lotutako ekitaldiak eginez eta horietan parte hartuz, besteak beste.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula