Select Page

Blanca Martínez de Aragónek Europako Batzordeko datuen estrategian egiten du lan, zeina, beste gauzen artean, administrazio publiko guztiek analitika erremintak sarean izan ditzaten ekimen bat garatzen ari den. Helburua, Europar Batasuna datuengatik ahaldun bihurtu den gizarte baten erreferente bihurtzea da, erabaki hobeak hartzeko, bai enpresetan baita alor publikoan ere.

Ekimenera linka.

Zure ustez zein aurrerapen ekarri ditu open datak gure gizartera eta akzio publikora? Datuek eta adimen artifizialak (AA) gizarteko arazo askoren konponbidea aurkitzen lagundu dezakete, edozein alorretan (osasuna, laborantza…). Etengabe entzuten dugu datuei buruz, orain pandemiarekin inoiz baino gehiago: hildako kopurua, kutsatu kopurua, txertoekin saiakera berriak… Datuetara sarbidea izatea informazioa eta jakintza izatea da – eurekin erabaki hobeak hartu daitezke. Horretarako garrantzitsuena datuak fidagarriak izatea eta kalitate maila bat bermatzea da.

Open dataren alorrean, zein izan da aurre egin behar izan diozun erronkarik handiena? Orokorrean kontu handia izan behar da datuak fidagarriak direla ziurtatzean, publikoak izango direlako eta erabakiak hartzeko erabiliko direlako. Bestetik, datuak anonimo bihurtzea bada beste erronka, osasunaren alorrean adibidez, garrantzitsua da gaixoen pribatutasuna ziurtatzea.

Nola gaude Europan gai honetan? Datuak publiko egitea gero eta gehiago sustatzen da, eta ez datuak bakarrik, orokorrean informazioa zabaltzea ere bai. Duela aste batzuk, Batzordeak “Think Open” izeneko estrategia argitaratu zuen, zeinak pentsatzeko modua aldatu eta irekiera, elkartrukea eta berrerabilpena erabiliz software bat garatu nahi duen.

Horretarako marko juridiko bat izatea ere garrantzitsua da, europar datu merkatu batentzat. Horregatik, Europar Batasunak open datari eta alor publikoan informazioaren berrerabilpenari buruzko Zuzendaritza bat du.

Open datan ikusi duzun zein datasaet-ek eragin dizu poz berezia? Covid19-aren inguruan ikertzen duten horientzat gune bat ireki izanak poz handia eragin dit. Beharrezkoa da datuak partekatu eta elkarlanean aritzea. Hau bezalako egoera larrietan beharrezkoa da elkarrekin lan egin eta aurkikuntzak partekatzea konponbidea azkartzeko. Ez da berdina ondorioak lagin txikitik edo handitik ateratzea.

Horren adibidea da eriondoko plasma (Covid-a izan duten baina sendatu diren pertsonen plasma) erabiliz Covid-aren aurkako terapiaren Europako plataforma. Odol bilketako leku guztiek emaileen eta tratamendu hau erabili duten gaixoen informazio anonimoa partekatu ahal izateko sortu da plataforma. Datu gutxi dauden arren, ideia, datu horietan oinarritutako ondorioak ateratzea da, adibidez: adin, genero edo gaixotasunaren egoera jakin bat duten gaixoetan hobeto funtzionatzen du? Tratamendua eraginkorra izan dadin, antigorputzen zein maila da beharrezkoa?

Open data-ko zein aplikazio nabarmenduko zenuke? Florentzia bezalako hiri batzuetan egiten ari direna oso interesgarria iruditzen zait. Hiriak eskaintzen dituen datu irekiak (aireren kutsaduraren sentsoreak, trafikoaren sentsoreak, museoetan saldutako sarrera kopurua, hiriko WIFIa erabiltzen dutenen pertsona kopurua…), hiria konfinatzeko hartzen dituzten neurriak aztertzeko erabiltzen dituzte. Euren erabakiak datuetan oinarritzen dira.

Bestetik, datu irekiekin hackathon-ek dituzten ekimenak nabarmenduko nituzke. Berrikuntza sustatzeko ariketa interesgarria iruditzen zait, baita datuekin egin daitezkeen gauzen balorea eta kopurua ikusteko ere. Horren adibide da batzordeak Europar Batasuneko Open Data-ren Atariaren inguruan antolatutakoa. Euskaldun batzuk izan ziren talde irabazleetako bat, “Dataseeds” izeneko aplikazio bat sortu zuten, ETE-ei laborantza alorrean informazioa topatzen laguntzeko: https://op.europa.eu/en/web/eudatathon/2020-finalists.

Zein aplikazioren hutsunea nabaritzen duzu oraindik? Orokorrean, datuak biltzen diren moduan harmonizazio egokiago bat egotea faltan botatzen dut. Adibidez, herrialdeen artean datuak askotan alderatzen dira, baina datuak ez dira modu berdinean bildu edo aztertzen. Beraz, alderaketak ez dira guztiz baliozkoak.

Materian aditu nahiko ditugu? Datuetan berezitu gehiago behar dira, bai teknologia gaietan baita lege gaietan ere. Konbinazio hori izatea oso garrantzitsua da: hiritarren segurtasuna bermatzea eta teknologikoki aurrera egitea.

Zure ustez, zein erronka opa dizkio etorkizunak open datari? Datuak fidagarriak, kalitatezkoak eta eskuragarriak izatea da nire ustez erronka handiena. Beste erronka handia, ematen zaizkien datuak modu egokian aztertzeko pertsonak trebatzea da. Horretarako ezinbestekoa da datuak erabilterrazak eta erabiltzaileentzat ulergarriak izatea.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula