Select Page

Eduardo Jacob Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) katedraduna da eta bere Ikerketa Telematikorako (I2T) Laborategiko arduraduna. Bertatik, ekipo industrialetatik eta komunikazioetatik datozen datuekin egiten du lan.

Zure ustez, zein aurrerapen ekarri ditu open data-k gure gizartera? Nire ustez, Open data bere lehenengo momentuetan dago oraindik. Diru publikoarekin bildutako datuak edukitzeak eta, horiei esker, gure ingurunea hobeto ezagutzeko, denbora errealean erreakzionatzeko, azterlanak egiteko, ezagutza sortzeko eta aplikazioak diseinatzeko eta proposatzeko aukerak izateak, BiscayAppen lortu nahi den bezala, potentzial izugarria du.

Bestalde, badira zenbait ikerketa non erakusten den Open Data-k gobernuen gardentasuna hazten duela eta eraginkortasuna hobetu.

Datu horiekin lan egiten duten oinarri teknologikoko startup-ak sortzeko efektu sustatzailea ere egiaztatuta dago.

Munduko beste eskualdeekin alderatuz, nola gaude gu? Ez naiz gai honetan aditua, baina Interneten “The Open Data Barometer” izeneko World Wide Web Foundationek babestutako txosten batetik ondorio oso interesgarriak atera daitezke. 2016ko edizioan (herrialdeak bere osotasunean aztertzen ditu), Espainiar Estatua hamabigarren postuan ageri da mundu mailan, eta hirugarrena, berriz, Europa mailan. Neurtzen diren hiru alderdietatik erabilgarritasunean eta sortzen ari den inpaktuan nabarmenduz, eta ezarpen-alderdietan apur bate atzean geldituz. European Data Portal atariak argitaratutako ikerketa batek, “Open Data Maturity Report 2019” izenekoak, Europan datu irekien arloan lortutako garapena neurtzen duenak, bigarren postua eman dio Espainiari. Era berean, datu irekiei buruzko gobernu zentralaren orrian, non datu irekiei buruzko ekimenak jasotzen diren, estatu osorako dauden ekimenak ikus daitezke. Esan daiteke EAEn ekimen asko daudela, beste autonomia-erkidego batzuetan gehiago daudela eta beste batzuetan askoz gutxiago. Nabarmentzekoa da administrazio publiko handi guztiek, Eusko Jaurlaritzak, hiru aldundiek eta lurralde historikoetako hiriburuetako udalek open data ekimenak dituztela, baina udalerri txikiren batek dagoeneko baditu datu irekiak. Hala ere, benetako egoera balioesteko, azterketa zehatz bat egin beharko litzateke, datuen kopurua, kalitatea eta horiek lortzeko modua baloratzeko.

Biltegian ikusi duzun zein dataset-ek eragin dizu poz handia? Orokorrean, haiek gustatzen zaizkit, baina deformazio profesionala izan daiteke, denbora errealean edo ia errealean eguneratzen direnak, ingurunea ezagututa erabakiak hartzea ahalbidetzen duten aplikazioak diseinatzeko erabil daitezkeelako. 5G publizitateaz gain (bereziki MMTC (massive Machine Type Communications)), kostu txikiko konponbideekin eta Lora bezalako prestazioekin hornitutako sentsoreen eskuragarritasun masiboak eskaintzen dituen aukerak zabalak dira.

Dataset-eko open data-ko zein aplikazio nabarmenduko zenuke? Ezin dut bakar bat nabarmendu, baina, lehen aipatu dudan bezala, telekomunikazio-sare eraginkor eta seguruek lagunduta, erabakiak denbora errealean hartzeko aukera ematen dutenak: trafikoarekin, meteorologiarekin edo lagundutako gidatzearekin lotutakoak.

Zein aplikazioren hutsunea nabaritzen duzu oraindik? Sektore publikotik hirugarrenen datuen argitalpena sustatzea gustatuko litzaidake, pribatuak izan arren bizitza erraztu dezaketenak: aparkalekuen okupazioa, garraiobideen okupazioa, covid garai honetan: espaloi eta espazio publikoen okupazioa… Hori guztia, logikoa denez, DBEO errespetatuz.

Era berean, komunikazio-sare bat zabaltzea gustatuko litzaidake, banakoek zuzenean jasotako datuak, batez ere mugikortasun-egoeretan, kostu nuluarekin (komunikazioak) bateratzeko. Uste dut eskuragarri dauden elementu guztiak ditugula aurrera eramateko, teknologia eta know-how-a.

Euskadin gaian aditu nahiko ditugu? Nire ustez, gaur egun, arlo honetan lan egin dezaketen titulazioen eskaintza ona dago alderdi guztietan: datuen bilketa, transmisioa, trataera eta interpretazioa.

Galdetu iezaguzu
close slider

Laguntza behar duzu?

Eskutartean proiektu bat baldin baduzu, baina zure hautagaitza aurkeztu baino lehen kontsultaren bat egitea gustatuko balitzaizu, utzizkiguzu zure datuak jarraian eta zurekin harremanetan jarriko gara. Gogoratu aldez aurretik FAQ atala (maiz egiten diren galderak) kontsultatzea.

Zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, hemen aurkituko duzun izena emateko formulario ofiziala erabili ezazu


Gogoan izan, lehiaketan izena eman nahi baldin baduzu, hemen aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar duzula